Atzo bisitatu zuen Azalera podcasta Ainize Gastaka Laudioko alkateak eta ildo ugariri buruz egin zituen adierazpenak.
Laudion abian dauden hiru obra garrantzitsu izan zituzten hizpide. Izan ere, esku-hartze horiek lotuta daude zenbait proiektu estrategikotara.
Alde batetik, maiatzaren 4an herriko Kultura Kontseilua Antzokira bertaratu zen. Udalburuak aipatu du espero dutela pare bat hilabetetan amaitzea kultura azpiegitura horren lanak eta, aldi berean, lanean ari direla hornitzeko (soinu sistema, besteak beste).
Handik hurbil kokatuta dago Eusko Jaurlaritza eraikitzen ari den anbulatorio berria. Alkateak argitu duenez, hainbat aldiz galdetu diote erakundeari osasun zentroari buruz eta erantzuna izan da iraila baino lehen ez dela prest egongo.
Hala ere, tokiko instituzioak zenbait lan aurreratu ditu: 80 tokiko aparkaleku berria Latiorron, Bizkaibusen geltoki berria eta igogailua irisgarritasuna bermatzeko.
Azkenik, nagusien jantoki zerbitzuari buruz hitz egin zuen Gastakak. Jadanik abiatu dituzte lanak Sanroketzar elkartearen egoitzan eta espero dute lau hilabetetan bukatzea. Hori amaituta, aukera izango luke Udalak zerbitzua kontratatzeko. Horretarako, funtzionamendua araudia prestatzen ari dira orain.