Eskalada eta Palestinaren aldeko elkartasuna izan zuten hizpide Orbeko Etxean igandean

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 19a

Eskalada eta Palestinaren al 13 1779114487690
Eskalada eta Palestinaren al 8 1779113520865
Eskalada eta Palestinaren al 9 1779113988151
Eskalada eta Palestinaren al 10 1779113992312
Eskalada eta Palestinaren al 12 1779113999655
Eskalada eta Palestinaren al 6 1779113519787
Eskalada eta Palestinaren al 5 1779113519310
Eskalada eta Palestinaren al 14 1779114492033
Eskalada eta Palestinaren al 16 1779114502885
Eskalada eta Palestinaren al 17 1779114506152
Eskalada eta Palestinaren al 1 1779113516622

Egun osoko egitaraua prestatu zuten igandean Orbeko Etxean, trebatzeko, eztabaidatzeko eta Palestinaren aldeko elkartasuna lantzeko.

Kirolaren bestelako ikuspegia baliatu zuten igandean Orbeko Etxean Palestinari eta genero identitateei buruz ere mintzatzeko. Eguna 11:00etan abiatu zuten gosariarekin eta 12:00etan trebakuntza saioa egin zuten Abel Arroyo espeleologia eta eskaladan adituarekin.

Laudioarrak korapiloen inguruko hitzaldi mamitsua eskaini zuen materialen ezberdintasuna eta korapilo bakoitzaren erabilgarritasuna azaltzeko. Besteak beste, erreskateak egiteko aholkuak eman zituen eta bi orduz luzatu zen rokodromoan bertan.

Jarraian bazkari beganoa eta glutenik gabekoa partekatzeko eseri ziren parte-hartzaileak eta bildutako dirua elkartasun ekimenetara bideratuko dute.

Gero txapak egiteko tailerra hasi zuten eta eskalada eta mendizaletasun aldizkari zaharrak moztu zituzten horretarako. Bitartean La Fisura argitalpena aurkeztu zuten, zeinak kirola eta transfeminismoa lantzen dituen.

Azkenik, Resistance climbing dokumentala proiektatu zuten, zeinean eskalada eta Palestinako herriaren egoera islatu duten. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute jardunaldiei buruz, giro polita sortu baitzen.

Argazkiak: Maria Francisca Riera, Aitor Aspuru Saez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide