Gregorio Marañon itxi eta bertako zikloak institutura jaitsiko dituzte

Txabi Alvarado Bañares 2026ko maiatzaren 19a

Isasi auzunean kokatuta dago eraikina. / GoogleMaps

Hala jakinarazi du Laudioko Udalak, eta kezka adierazi du Hezkuntza Sailak hartutako erabakiaren aurrean. 

Gregorio Marañon ikastetxeko eraikina itxi eta bertako gelak herriguneko institutura mugituko ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

Hala jakinarazi du Udalak, eta kezka adierazi du erabaki horren aurrean. Izan ere,  heziketa zikloak eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen gelak daude gaur gaurkoz Isasi auzoko azpiegituretan, eta tokiko erakundeak uste du erabakia “herriko hezkuntza komunitate osoan” nabarituko dela.

Gauzak hala, udal ordezkariek "ezinbestekotzat" jo dute "prozesu osoa gardentasunez, informazio argiarekin eta inplikatutako familia, irakasle eta hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzearekin" egitea.

Izan ere, uste dute "gaur gaurkoz" ez dela "behar adinako azalpenik" eman, "ezta neurri horrek izango dituen ondorio pedagogiko, logistiko eta emozionalen inguruko informazio zehatzik ere". 

Udalak ohartarazi du Laudio Institutuko beheko eraikinak "espazio arazo nabarmenak" dituela dagoeneko, "eta egoera hori arintzeko barrakoiak erabili behar izan direla azken ikasturtean".

Ikasleak barrakoietan

Horrekin batera, Udalak ohartarazi du Laudio Institutuko beheko eraikinak "espazio arazo nabarmenak" dituela dagoeneko, "eta egoera hori arintzeko barrakoiak erabili behar izan direla azken ikasturtean".

Horregatik plazaratu dute kezka ikasle gehiago eraikin berean kokatzeko asmoen inguruan. 

Ildo horretan, bereziki nabarmendu dute hezkuntza premia bereziak dituzte ikasleen egoera. "Ikasle horiek egonkortasuna, erreferentziazko espazioak eta egokitzapen prozesu zainduak behar dituzte. Ikasturtea amaitzear dagoenean horrelako aldaketa bat egiteak eragin negatiboa izan dezake euren ongizate emozionalean, eguneroko errutinetan eta ikasketa prozesuan", ohartarazi dute. 

Horregatik, "ahalik eta erantzun azkarrena eta arduratsuena" ematea eskatu diote Hezkuntza Sailari, "egoera honek sortu duen kezkari erantzuteko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide