Latiorro auzoko etxebizitza bloke baten fatxada zati bat erori da gaur goizean, Txindoki kalean. Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera. Errepidea moztu eta gainontzeko zatiak eraitsi dituzte, beste erorketarik ez gertatzea bermatzeko. Ez da zauriturik egon eta oraindik ez dute argi zerk eragin duen gertakaria.