Ordubeteko lanuztea egin dute gaur goizean Laudio Ikastolako zein Aresketa Ikastolako langileek, LAB sindikatuak Ikastolen Elkarteko zentro guztietan eginiko deialdiari jarraituz.
Modu horretan, “akordio laborala betetzea” exijitu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
Izan ere, sindikatuak azaldu duenez, 2023ko ekainean sinatu zuten akordio horrek “Ikastoletako langile guztien soldatak 2027rako sare publikokoekin erabat parekatzea aurreikusten zuen”. Baina, salatu dutenez, hainbat kategoria kanpoan geratu dira 2025tik hona egin diren igoeretan: Haur Hezkuntzako 1. zikloko hezitzaileena eta administrazio, jangela, garbiketa, mantenu eta garraioko langileenak, besteak beste.
Horrek “soldata arrakala areagotu” duela ohartarazi dute langileek, eta gaineratu dute abiatu gabe dagoela oraindik “Ikastoletako langileen lan baldintzen homogalogaziorako azterketa ere”.
