Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo eta Laudion jende mordoa batu zen horretarako. Etawasol elkartea, Helduentzako Hezkuntza Eskola, Faktoria, kale hezitzaileak, Zapalan, Caritas, Sartu eta Bor-bor elkartea aritu ziren antolakuntzan eta Udalak abian duen Bidelagun ibilaldiarekin hasi zuten jardunaldia.
Herriko plazatik Gardearaino joan ziren eta gero San Pedro elizako arkupetan elkartu ziren. Hamaiketakoa egin ostean, aurretik deitutako argazki lehiaketako irudien bozketa egin zuten eta sariak banatu zituzten.
Horrez gain, bertaratutako lagunen arteko ezagutza eta harremana sustatzeko ekimena ere proposatu zuten: pertsona bakoitzari hitz bat eman zioten (hainbat hizkuntzakoak) eta berba bera zuena bilatu behar izan zuten.
Argazkiak: Bor-bor Elkartea, kale hezitzaileak, Aitor Aspuru Saez