EAJk aurrerapausoak exijitu ditu Jesus Guridi plazaren berritzean

Txabi Alvarado Bañares 2026ko maiatzaren 23a

Jesus Guridiren gaur egungo egoeraren hainbat argazki partekatu ditu EAJk.

Oposizioko talde nagusiak aldarrikatu du aurreko legealdian hasi zirela proiektu horretan lanean eta EH Bilduk oraindik ez duela behin betiko egitasmoa aurkeztu.

EAJk prentsa oharra zabaldu du Jesus Guridi plazaren proiektuan aurrerapausoak exijitzeko. Izan ere, jeltzaleek aipatu dute inguru hori berritzeko egitasmoak eurek abiatu zutela aurreko legealdian eta egungo udal gobernu taldeak ez duela egikaritu.

Oposizioko talde nagusiak azaldu du 2022an esleitu ziotela enpresa bati ekimenaren erredakzioa. Halaber, Ander Añibarro bozeramaile duen taldeak honakoa adierazi du: "EH Bilduk hainbat parte-hartze prozesu eta bilera egin ditu auzoko bizilagunekin agintaldi honetan, eta oraindik gauzatu gabe dagoen jardunari buruzko itxaropenak sortu ditu. Asko hitz egin da proiektuari buruz, herritarrei dei egin zaie eta lanak aurrera egiten zuela adierazi da; baina, hiru urte geroago, proiektuaren behin betiko edukia eta
gauzatzeko benetako epeak publikoki ezagutu gabe jarraitzen dugu".

EAJk azpimarratu du gaia 2024an eraman zutela eztabaida publikora eta azken azken udal batzordeetan Gobernu taldeak zirriborro bat zegoela aipatu duela, eta aurkeztu aurretik hobekuntza teknikoak egiten ari zirela ziurtatu du, "nahiz eta orain arte oposizioko taldeek eta bizilagunek ez duten dokumentua eskuratu".

Gauzak horrela, jeltzaleek lidergo falta leporatu diote udal gobernu taldeari, baita planifikazio falta ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide