Kultur sorkuntza Aiaraldean

Aktore bila ari dira Laudion grabatuko den euskarazko film labur baterako

Txabi Alvarado Bañares 2026ko maiatzaren 26a

Filman agertuko den espazioetako bat.

Ekainaren 21ean eta 22an egingo dituzte grabaketak, hamar minutuko komedia bat sortzeko. 

Euskarazko film labur bat grabatuko dute ekainaren 21ean eta 22an Laudion, eta aktore bila ari dira pelikulako pertsonaiak hezur-haragitzeko. 

"Gradu amaierako lan autogestionatua" da grabatuko dutena. Fikziozko komedia bat izango da, eta honako hau da kontatuko duen istorioaren sinopsia:

Auzoa gizon trajedun batzuen eskuetan geratu da. Azkeneko lokala, ile-apaindegia, erosi ostean auzokideek hau berreskuratzeko modu bat topatzen dute: ateko giltzak bereganatzea. Haien trebezia eta komunikazio faltak aldiz, ile-apaindegian harrapatuta geratzera kondenatzen ditu. Arazoak pilatzen doaz eta denbora aurrera doa. Nola irten ahalko dira?

Bost pertsonen bila

Bost pertsonen bila ari dira, adin ezberdinetakoak: 

  • 70-75 urte inguruko 2 emakume
  • 40-45 urte inguruko emakume 1
  • 40-50 urte inguruko gizonezko 1
  • 30 urte inguruko gizonezko 1

Proiektuaren sustatzaileek nabarmendu dute ez dela beharrezkoa antzezle moduan esperientzia izatea, eta dietak ordainduko dituztela ere zehaztu dute. 

Interesdunak bide hauetatik jarri daitezke harremanetan filmaren egileekin:

  • Gmaila: ezdaudesalgai@gmail.com 
  • Instagrama: @ezdaudesalgai 
  • Whatsapp zenbakia: 688668158

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide