Andoni Aldekoa laudioarrak ardura berria izango du hemendik aurrera. EITBko zuzendari nagusia izan ez ezik, CIRCOM Regional elkarteko presidentetza hartuko du.
Erakunde horrek Europako 40 lurraldetako komunikabide publikoak elkartzen ditu (Katalunia, Serbia, Irlanda, Italia...). Eivind Jacobsen norvegiarraren tokia hartuko du Aldekoak eta elkarteak azpimarratu du aiaraldearren "begirada berritzailea eta hedabide publikoen etorkizunarekin duen konpromiso irmoa".
FORTA autonomia erkidegoko hedabideen federazioak mugarritzat jo du hautaketa, lehen aldia baita bere kideetako batek presidentetza izango duena.
Hautaketa Tamperen izan da Finlandian. Han egin dute elkartearen 42. Urteko Konferentzia.