Andaluziako zaporea ekarri dute Laudiora El Rocioko jaiarekin

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 27a

Andaluziar Etxeak bi eguneko egitaraua prestatu zuen asteburuan gastronomia, musika eta dantza uztartuta.

Larunbatean eta igandean ospatu zuten Laudioko Andaluziar Etxean El Rocioko jaia. Izen bereko birjinaren omenezko ekintzek gastronomia, musika eta dantza andaluziarra jarri zituzten erdigunean. 

Larunbata gastronomia lehiaketarekin abiatu zuten eta prestatutako plateren inguruan bazkaldu zuten gero. Epaimahaia izatea Evaristo Cuevas abeslariaren eta Antonio Caceres gitarjolearen esku geratu zen eta gauez eurek eta Algarabía taldeko dantzariek hartu zuten zentroko oholtza.

Igandean Rocioko meza egin zuten, dantza eta musika baliatuta berriro ere.

Argazkiak: Andaluziar Etxea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide