“Irtenbide ausartak” exijitu dituzte Aiaraldeko Garapen Industrialaren aldeko Mahaiaren aurrean

Txabi Alvarado Bañares 2026ko maiatzaren 28a

Bihar Imanol Pradales lehendakariaren aurrean mobilizatuko dira Maderas de Llodioko langileak.

Aiaraldeko Garapen Industrialaren aldeko Mahaiaren bilera egon da gaur Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan eta, azken hilabeteetako jarduerari jarraituz, aukera hori baliatu dute Maderas de Llodio eta Tubos Reunidoseko langileek erakunde publikoen inplikazioa exijitzeko bi fabrika horietako egoera bideratzeko. 

“Irtenbide ausartak” exijitu dituzte, “langileen bizi proiektuak eta jendearen bizitza duinak defendatuko dituztenak”. Erakunde publikoei leporatu diete “antzezlan moduko bat” egitea, “Maderaseko 35 langileren kaleratze bidegabea konpontzeko aterabiderik gabe. Edo eskualde honetako enpresetan enplegu duina bermatzeko neurririk gabe. Bestela gogoratu Tubos Reunidos hartzekodunen konkurtsoan dagoela”. 

Gauzak hala, bi ideia jarri dituzte mahai gainean. Alde batetik, azpimarratu dute “Aiaraldeak konpromiso irmoak eta epe laburrekoak” behar dituela “hemen eta orain enplegu eta bizitza duinak bermatzeko”.  

Azpimarratu dute “Aiaraldeak konpromiso irmoak eta epe laburrekoak” behar dituela “hemen eta orain enplegu eta bizitza duinak bermatzeko”.  

Bestetik, borrokarako eskubidea aldarrikatu dute berriz ere, eskualdearen etorkizuna bermatzeko bidea dela iritzita. 

Bihar, Imanol Pradalesen aurrean

Gaur goizeko hitzartzea baliatu dute Maderas de Llodioko langileek bihar egingo duten protestaren berri emateko. Izan ere, Imanol Pradales Lehendakaria joango da eguerdian  Laudioko egur fabrikaren alboan dagoen Voestalpine-JEZ fabrikara.

Gauzak hala, goizeko hamarretan piketera bertaratzeko deia luzatu dute, Eusko Jaurlaritzako gobernuburuari ongi etorria egiteko. Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide