Ertzaintzak emakume bat atxilotu zuen atzo Laudion agente baten kontra egiteagatik. Poliziak agintaritzaren aurkako atentatua egotzi zion herritarrari.
Gertakaria jazo zen tokira Udaltzaingoa eta anbulantzia ere bertaratu ziren, lekukoek azaldu dutenez. Aiaraldea Komunikabidea Ertzaintzaren prentsa kabinetearekin jarri da harremanetan, baina horrek adierazi du, printzipioz, ez duela informazio gehiagorik zabalduko.