Mari Angeles Arbaizagoitiaren hitzekin eman diete hasiera Herrien Jaialdiari

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 30a

Mari Angeles Arbaizagoitiare 1 1780167980163
Mari Angeles Arbaizagoitiare 2 1780167983666
Mari Angeles Arbaizagoitiare 3 1780167986671
Mari Angeles Arbaizagoitiare 4 1780167989899
Mari Angeles Arbaizagoitiare 5 1780167991936
Mari Angeles Arbaizagoitiare 6 1780167996480
Mari Angeles Arbaizagoitiare 7 1780167999752
Mari Angeles Arbaizagoitiare 8 1780168002979
Mari Angeles Arbaizagoitiare 9 1780168007669
Mari Angeles Arbaizagoitiare 10 1780168011750
Mari Angeles Arbaizagoitiare 11 1780168015291
Mari Angeles Arbaizagoitiare 12 1780168018830
Mari Angeles Arbaizagoitiare 13 1780168023868
Mari Angeles Arbaizagoitiare 14 1780168027527

Herrietako zentroek antolatutako jaialdiaren 40. urteurrena da aurtengoa eta asteburu osoan zehar luzatuko dira ekintzak.

Ostiraletik Aldai plazan jai giroa nabari den arren, gaur eguerdian eman diote Herrien Jaiari hasiera ofiziala. Mari Angeles Arbaizagoitia Asasameko presidentearena izan da pregoia irakurtzeko ardura eta Laudioko herritarren arteko elkarbizitza goraipatu nahi izan du.

Buru osasuna ere izan du hizpide eta duela hamarkada batzuk askoz estigma handiagoa zegoen arren, oraindik ere gaia ikusarazteko beharra azpimarratu du. 

Pregoiaren aurretik, Santa Luzia abesbatzakoek kontzertua eskaini dute galiziar zentroko gaita eta perkusio jotzaileekin batera. Arratsaldean, Laudio Wellnesen, Xabi Larrearen eta Aires flamencos dantza ikuskizunek hartu dute Aldai plaza, eta kontzertuak egongo dira gauean: cover-ak eta Fitoren tributoa.

Bihar amaituko dira ekintzak, zentro guztietako taldeen dantza ikuskizunekin, 12:00tan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide