KOT markaren 30. urteurrena belaunaldien arteko topaketa bilakatu zuten Ermualden

Erredakzioa 2026ko ekainaren 1a

KOT herriko marka ikonikoak (milaka kamiseta eta izerditako saldu ditu Euskal Herriko mendien irudiekin) bere 30. urteurrena ospatu zuen larunbatean lagun artean.

30 urte igaro dira KOT marka sortu zutenetik eta merezitako ospakizuna egin zuten larunbatean. Goiza Laudioko Herriko Plazan abiatu zuten eta oinez Ermualderaino igo ziren. 

Han adin anitzeko jende gehiago batu zen efemeridera eta Zura jatetxeak pintxoak eta edaria prestatu zizkien guztiei. Propio ospakizunerako sortutako diseinuarekin serigrafia tailerra egin zuten kamisetetan eta poltsetan inprimatzeko.

Jarraian Iholdi Beristain abeslariak kanta batzuk jo zituen eta gero kooperatibako kide bik hitza hartu zuten urte luze hauetan lan egin eta lagundu duten guztiei babesa eskertzeko. Amaitzeko musikarekin, jaten eta edaten eman zuten urteurrenaren azken tartea.

Aiaraldea Komunikabideak eta KOTek 30 urteko ibilbidea errepasatzen duen erreportajea ondu dute elkarlanean:

Argazkiak: KOT 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide