Aurpegi berriak Laudioko Pintxo Lehiaketako sariak jasotzeko

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 3a

Ostalari gazteak igo ziren atzo Kasinoko oholtzara Pintxo Lehiaketako sariak jasotzera.

Laudioko Pintxo Lehiaketaren edizio berriko sariak banatu zituzten atzo Lamuza Parkeko Kasinoan. Azken bi asteburutan izan dute laudioarrek aukera hainbat tabernek prestatutako errezeta bereziak dastatzeko eta euren iritzia emateko.

Izan ere, epaimahai profesional batek eta herri epaimahai batek egin dute balorazio teknikoa. Horrez gain, 300 lagun inguruk pintxo libre onena erabakitzeko botoa eman dute.

Apill-ek azpimarratu du aurten La Casa del Puebloko Relámpago pintxoa izan dela lehiaketa teknikoko irabazlea eta herrikoian hirugarren postuan geratu dela. Halaber, Gorka tabernak lehen postua lortu du herri bozketan, Ermualdeko Zura jatetxeak bigarren postua lortu du Mendiko perla pintxoarekin bai balorazio teknikoan eta bai herrikoian ere, eta Ondua jatetxeak hirugarren postua lortu du lehiaketa teknikoan.

Ondorioz, ostalari berriak batu dira aurten lehiara eta ohiko irabazleen aurpegiak aldatu dituzte.

Honako hau izan da probako sailkapena:

Balorazio teknikoan pintxo libre onena:

  1. Casa del Pueblo
  2. Zura Ermualdea 
  3. Ondua Jatetxea

Pintxo libre onena herri-balorazioan:

  1. Gorka Taberna
  2. Zura Ermualdea
  3. Casa del Pueblo

Argazkiak: Apill

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide