Dozenaka auto klasiko zein elektriko Gasteizetik Laudiora arteko rallyan

Erredakzioa 2026ko ekainaren 11

Erregulartasun norgehiagoka egin zuten larunbatean hiriburutik eskualdera. 

Rally Klasikoaren VIII. edizioa antolatu zuten San Roke Racing Club taldeko kideek larunbatean, beste talde batzuekin elkarlanean. Dozenaka auto klasiko zein elektrikok parte hartu zuten Gasteiztik Laudiora arteko lasterketan. 

Erregulartasun norgehiagoka bat izan zen. Erlojupeko lasterketa egin zuten, baina ibilgailuek unean uneko trafiko arauak eta abiadura murrizpenak errespetatu behar zituzten uneoro. 

Ekimen hau pasata, udara begira jarri dira San Roke Racing Clubeko kideak. Izan ere, ibilgailu klasikoen elkarretaratze bat prestatzen dabiltza abuztuaren 22rako, iaz eginikoa errepikatzeko.

Argazkiak: San Roke Racing Club

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide