Ugarteko torneoko kideak omenduko dituzte auzoko jaietan

Txabi Alvarado Bañares 2026ko ekainaren 22a

Ugarteko Torneoaren antolatzaileak omenduko dituzte jaietan. / Antonio Crespo Perez

Uztailak 30etik 2ra luzatuko da egitaraua, eta Jonkass, Tatta, HBN, NØT, Zirkinik Bez eta DJ Pakita Penas igoko dira plazako oholtza gainera.

Urtero bezala, abuztuari ongi etorri beroa emateko funtzioa beteko dute Ugarteko jaiek. Uztailaren 30tik abuztuaren 2ra luzatuko dira Laudioko auzo horretako jaiak. Ostegunetik igandera, lau egun, ekintzaz beteta goizetik gauera arte. 

"Aurreko urteko dinamika berdina" jarraituko du aurtengo programak, Jai Batzordeko kideen esanetan. Bide horretan, gaueko musika eskaintzak pisu nabarmena izango du beste behin ere. Jonkass, Tatta eta HBN igoko dira oholtzara ostiralean, eta NØT, Zirkinik Bez eta DJ Pakita Penas larunbatean.

Horrez gain, antolatzaileek nabarmendu dute berriro antolatuko dela mus azkar txapelketa, eta tortilla eta bizkotxo txapelketak batera egingo direla ere azpimarratu dute, igande goizean izango baitira biak. 

Torneoari aitortza

Ostiraleko txupinazoa izango da egitarauko ekitaldi berezienetako bat, omenaldia egingo baitiete bertan auzoko futbito txapelketa "hasieratik gaur egunerarte" antolatzen ibili diren pertsonei. "Jai batzordean gaudenok betidanik ezagutu dugu torneoa eta maiatzetik hasita jaiak izan arte auzoari bizitza ematen dion ekimen garrantzitsua da", goraipatu dute.

Hain zuzen, Ugarteko jaien egitarauaren barruan txertatu dituzte txapelketako finalak. Bost norgehiagoka jokatuko dira ostiralean, eta beste zazpi, aldiz, larunbatean. 

Batzordea, “trantsizio prozesuan”

Ez da lan makala lau eguneko egitaraua prestatzea. Jai batzordeko kideek urritik daramate bilerak egiten, eta jaiak hurbildu ahala erritmoa bizitu behar izan dute. 

Azaldu dutenez, “trantsizio prozesuan” daude murgilduta uneotan, eta antolakuntzan parte hartzeko deia luzatu diete bizilagun guztiei: “Jende gaztea batu den arren, auzoko gazte gehiago Batzordean sartzera animatu nahi ditugu, laguntza beti eskertzen baita”.

EGITARAU OSOA 

Uztailak 30, osteguna

16:00 // Tute txapelketa Ugarte Tabernan 
Inskripzioak 15:00etatik aurrera

19:30 // Talo dastaketa Ugarteko Emakume Taldearen eskutik

Uztailak 31, ostirala

09:00 // Herriko plazatik hasita kalejira Lankaietako Lagunak taldearen eskutik Ugarteraino

11:00 // Alebin mailakoen futbito txapelketako Kopako finala

12:00 // Meza San Inazio elizan 

12:00 // Infantil mailakoen futbito txapelketako kopako finala

13:00 // Kalejira San Roke Musika Elkartearen taldearen eskutik

17:00 // Kadete mailakoen futbito txapelketako kopako finala

18:00 // Jubenil mailakoen futbito txapelketako kopako finala

18:15 // Kun Kun batukadaren kalejira auzotik 

19:00 // Jai hasierako txupinazio iragarlea 
Jarraian, kalejira  auzotik 

19:30 // Jubenil mailakoen futbito txapelketako kopako finala

20:30 // Sardinada Auzolan taldeak antolatua txosnagunean

22:30 // Kontzertuak: Jonkass, Tatta eta HBN 

Abuztuak 1, larunbata

10:00 // Baserritar eta artisau azoka 

10:00 // Pilota eta pala partiduak Lamuzako frontoian Herriaren taldearen eskutik 

10:30 // Benjamin mailakoen futbito txapelketako ligako finala

11:30 // Alebin mailakoen futbito txapelketako ligako finala

12:30 // Poteoa Arloteen eskutik 

12:30 // Infantil mailakoen futbito txapelketako ligako finala

13:30 // Poteoa Aretako Txistularien eskutik 

15:00 // San Inazio bazkari herritarra (Tiketak Ugarte eta Pozo tabernetan salgai) 
Jarraian, Ganekoren bailableak eta igel txapelketa (Izen ematea 16:30ak arte txosnan) 

16:30 // Senior mailakoen futbito txapelketako ligako 3. eta 4. postua

17:30 // Kadete mailakoen futbito txapelketako ligako finala 

18:00 // Buruhandiak Galtzagorri taldearen eskutik 

18:30 // Jubenil mailakoen futbito txapelketako ligako finala 

19:30 // Senior mailakoen futbito txapelketako ligako finala 
Jarraian, sari banaketa 

22:30 // Kontzertuak: NØT, Zirkinik Bez eta DJ Pakita Penas

Abuztuak 2, igandea

13:30 // Tortila eta bizkotxo txapelketaren aurkezpena txosnagunean (Izen ematea 12:30ean) 
Jarraian, sari banaketa 

15:30 // Mus azkar torneoa  (Izen ematea txosnagunean, 30 bikote gehien jota)

17:30 // Umeentzako gunea Basoan Kirikiño taldearen eskutik 

18:30 // Dantza plaza 

20:00 // Herri kirolak txosnagunean  (Izen ematea 19:30ak arte) 
Lokotx bilketa txapelketa 
Txinga txapelketa 
Jarraian, sari banaketa

20:00 // Odoloste jana Auzolan taldeak antolatua txosnagunean

23:00 // Jai bukaera traka 

Abuztuak 3, astelehena

Umearen eguna: Barraketan prezio murriztuak

Oharra: Programazioak eta ordutegiek aldaketak izan ditzakete

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide