Uztailaren 25ean egingo dute Areta Trail mendi lasterketaren VIII. edizioa. Jaien testuinguruan sortutako proba horrek 13 kilometroko ibilbidea proposatuko die korrikalariei eta 750 metroko desnibelari egin beharko diote aurre. Helduak 18:00etan abiatuko dira irteeratik eta umeak, aldiz, bost minutu beranduago
Alpitxu eta Goikogane zeharkatzen duen ibilbideak bi horniketa puntu izango ditu eta 200 plaza egongo dira gehienez.
Izen emateak 15 euro balioko du uztailaren 22ra arte eta lasterketaren egunean bertan 20 euro. Inskripzioarekin batera kamiseta oparituko dute, baina soilik bermatuko dute neurri egokia uztailaren 1a baino lehen adieraziz gero.
Aiaraldea Komunikabideak dortsal bat zozkatuko du ekainaren 26an eta interesdunek hemen eman dezakete izena.