80 olerki inguru jarri dituzte La Milagrosa Ikastetxeko DBH bigarren eta laugarren mailetako ikasleek Herriko plazako zutabeetan gaur goizean, eta eguerdira arte egon dira ikusgai.
Ekintzak helburu anitzak bete nahi izan ditu, bereziki, gazteen adierazpen, sorkuntza eta emozioak autoezagutzea eta enpatiaz aritzea. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako laguntza-gelako bi ikaslek bat egin dute erakusketarekin, beren koadro partekatuarekin, euren gustu eta emozioetako batzuk kontatzeko.
Argazkiak: Joane Lozano