Auto batek Granja kiroldegiko eskaileren kontra jo zuen atzo, esku-frenoak kale egin ondoren

Erredakzioa 2026ko ekainaren 17a

Autoaren irudia. / Euskadi Quédate

13:00ak aldera gertatu zen ezbeharra eta larrialdi zerbitzuak mobilizatu zituzten.

Atzo auto istripua gertatu zen Letziaga Bidean 13:00ak aldera. Zehazki, La Milagrosa Ikastetxeko eta Granja Kiroldegiko aldapan izan zen ezbeharra. 

Hedabideek azaldu dutenez, autoa aldapan utzi zuen jabeak eta esku-frenoak ez zuen bere eginkizuna bete. Ondorioz, maldan behera joan zen eta kiroldegiko eskailerak hasten diren puntuan gelditu zen, kolpea hartuta.

Larrialdi zerbitzuak mobilizatu zituzten gertakariaren ondorioz (anbulantziak, polizia eta suhiltzaileak), baina Laudioko Udaltzaingoak berretsi dio Aiaraldea Komunikabideari ez zela zauriturik egon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide