AZKEN ORDUKOA

Ibilgailu batek herritar bat harrapatu du Aretan

Erredakzioa 2026ko ekainaren 20a

Larrialdi zerbitzuak mobilizatu dituzte.

22:15ean gertatu da ezbeharra Gasteiz kalean. 

Auto batek herritar bat harrapatu du gauez Aretako Gasteiz kalean, 22:15ak aldera. Anbulantzia bat bertaratu da 47 urteko emakume zauritua artatzera eta Ertzaintzak azaldu duenez, hasieran bazirudien zauri larriak zituela.

Zauritutako emakumearen inguruko pertsona batek adierazi dio komunikabideari ez zihoala txirrindulaz, baizik eta bidea zeharkatzen ari zela zebrabidetik trena hartzeko, lan egin ondoren.

Halaber, iturri horrek azaldu du ZIUn dagoela emakumea.

Denbora luzeaz egon zen anbulantzia Aretan eta, azkenean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten herritarra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide