Daniel Calera Cantero izendatu dute Sugarrak saskibaloi klubeko presidente berria

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 25a

Asteartean amaitu zen hauteskunde prozesua eta soilik berak osatu zuen zerrenda bat aurkezteko.

Sugarrak Saskibaloi Klubak presidente berria izendatu du. Horrela, elkartea jende berriaren esku geratuko da eta batzen dituen dozenaka jokalarien ardura baita ere; eskola kirolekoak, zein federatuak.

Berez, prozedura osoa beteta aurkeztu den hautagaitza bakarra izan da Daniel Calera Canterorena, epeak eta baldintzak barne (hamabost sinadura bere zerrenda babesteko, esaterako).

Berarekin batera zuzendaritza batzordeko kideak honako hauek izango dira: Gonzalo Calera Santos presidenteordea, Maitane Martin Etxebarria idazkaria, Laura Gallego Otero diruzaina, Nora Aldekoa Garaio lehen bokala, Nerea Martin Bravo bigarren bokala eta Josu Martin Rey hirugarrena.

Zuzendaritza berriak ez du inolako apurketarik suposatuko orain dagoenarekin, aurretik aritu baitira arduren trantsizioa egiteko, klubeko iturriek azaldu dutenez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide