Laudioko Udalak Jesus Guridi plazako aurreproiektua aurkeztuko dio laster oposizioari eta irailean auzokideei

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 26a

Jesus Guridi plaza. / EAJ

Lehenik eta behin oposizioko taldeei aurkeztuko diote egitasmoa eta gero herritarrekin bilera deituko dute, udako oporren ostean.

Jesus Guridi plaza berritzeko aurreproiektua udal batzordean landuko dute laster, Ainize Gastaka alkateak Aiaraldea Komunikabideari azaldu zionez Azalera podcastean. Pasa den astean bisitatu zuen hedabidea udalburuak eta azpimarratu zuen hurrengo batzordean landuko dutela oposizioko taldeekin.

Halaber, EH Bilduko ordezkariak leporatu zion EAJri gaia baliatzea zarata sortzeko: "Atera duten azken prentsa oharra baino bi aste lehenago, batzorde batean jakinarazi genien hurrengoan jorratuko zela".

Berez, alkateak egotzi dio oposizioko alderdi nagusiari kritika egitea jakinda urrats horiek betetzear zeudela: "Enpresari azken oharrak egiten ari genizkion aurreproiektua amaitzeko". 

Auzokideekin irailean

Halaber, Gastakak aurreratu zuen uztailean egitasmoa prest izan arren ez dutela bilera deituko Jesus Guridi plazako herritarrekin irailera arte. Izan ere, uste dute udako oporretan batzarra egiteak ez lukela parte hartzea bermatuko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide