Egun gorabeheratsua izaten ari da gaur Laudioko udal igerilekuetan. Alde batetik, goizean gorotza agertu da igerileku handienean eta higiene neurriak hartu behar izan dituzte. Ondorioz, ez dago erabilgarri.
Horrez gain, umeentzako igerilekuan kloro neurketa ez da egokia izan eta PH mugaren gainetik egon da. Ordu erdi igarota lortu duten konpontzea.