Laudioko udal igerilekuen kudeaketa egiten duen enpresak adierazi du sentitzen dituela azken egunetako gorabeherak eta gertatutakoa azaldu du

Txabi Alvarado Bañares 2026ko ekainaren 26a

Bihar azpiegitura guztiak funtzionamenduan egotea espero dute. / Aiaraldea.eus

Ebone enpresak argitu du asteazkenean igerileku batean kloro maila ez zela egokia eta bihar 13:00ak arte ezingo dutela azpiegitura handiena ireki, gorotz baten isurketa topatu ondoren.

Ebone enpresako zuzendari teknikoak, Jesus Cruz Aresek, oharra zabaldu du gaur azaltzeko zer gertatu den azken bi egunetan bere taldeak kudeatzen dituen Laudioko udal igerilekuetan.

Sorospen, garbiketa, mantentze-lan eta harrera zerbitzuaren enpresa esleipendunak adierazi du asteazkenean kloro maila gomendatutakoa baino txikiagoa zela, baina horrek ez zuela inoren osasuna arriskuan jarri.

Halaber, iragarri dute bihar larunbata 13:00ak arte ezingo dutela igerileku handiena erabilgarri izan, "istripuz" gorotza agertu baita barruan eta ezarritako osasun-protokoloak bete behar izan dituzte.

Taldeak aipatu du erositako lehen neurketa-ekipoek jatorriko kalibrazio-akatsak zituztela egiaztatu ondoren, beste gama batekoak erosi zituela, uraren parametroen eguneroko kontrolerako doitasun- eta fidagarritasun-berme handiagokoak.

Enpresak erantsi du sentitzen duela gorabehera horiek erabiltzaileei eragin ahal izan dizkieten eragozpenak.

Halaber, ziurtatu du Laudioko Udalarekin batera lanean jarraitzen duela Ellakuriko udal igerilekuetan ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.

Horregatik dio ekipoa sendotu duela, mantentze-lanetako langile gehiago sartuta, instalazioen funtzionamendua optimizatzeko eta denboraldi osoan antzeko gertakaririk berriro gerta ez dadin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide