Kultur sorkuntza Aiaraldean

Mikel Ayllonek kasetean grabatutako mamuak, Faktorian entzungai

Erredakzioa 2026ko uztailaren 1a

Basa zikloaren amaieran aurkeztu zuen idazle eta antzerkigile laudioarrak audio formatuko pieza walkman batean, eta bertan dago entzungai nahi duen ororentzat.  

Kasete proiektua aurkeztu zuen Mikel Ayllonek iragan ostegunean Faktorian. Kultur Faktoriaren sormen beka baliatu du idazle eta antzerkigile laudioarrak audio formatuko obra hori atontzeko. Hainbat grabaketa erregistratu ditu kasete batean, eta walkman zahar batean jarri ditu entzungai. Bere hitzetan, mamuen ahotsak jaso ditu, iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta pizteko. 

Ostegunean bertan egon zen piezaren zati bat entzuteko aukera, baina interesdunak Faktoriara bertaratu daitezke osorik entzutera, bertan utzi baitu Ayllonek walkmana jende ororen eskura, "pilak agortu edo izorratu arte".  

Basa zikloaren amaiera, bertsotan

Kultur Faktoriaren Basa zikloari amaiera eman zitzaion osteguneko zitan. Horretarako, Ayllonen ostean Miren Amuriza eta Uxue Alberdi igo ziren oholtzara. Sorkuntzari edota euskal kulturaren ekosistemari buruz aritu ziren bertsotan, Izar Mendigurenek jarritako gaiei tiraka. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide