Asteazkenean bete ziren 36 urte Pili Arsuaga eta Fontso Isasi auto istripuz hil zirenetik. Aiaraldeko bi bizilagunak Zamoran hil ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazenean Ourenseko espetxera.
Hori gogora ekartzeko elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek gaur arratsaldean Laudioko Herriko plazan, urteroko zitari jarraiki.