Punkzaharrak Eguna antolatu zuten atzo izen bereko Laudioko txokoko kideek, arrakasta nabarmenarekin. "Punkipoteo musikalarekin" hasi zuten eguna, antolakuntza kideen artean osatutako elektrotxarangarekin. Ondoren, 160 lagun inguru bildu ziren Aldai plazan elkarrekin paella jateko, eta karaokeaz eta kontzertuaz gozatu ahal izan zuten arratsaldean, toki berean. Gauera arte luzatu zuten giroa gero, kalejira egin baitzuten herriko kaleetan barrena.
Honakoa ez da Punkzaharrak taldeko kideek antolatzen duten lehen jarduera publikoa. Laudioko jaietan, adibidez, atzokoaren antzeko kalejira egin ohi dute Odoloste Egunean.