Badajozen jokatutako Espainiako Boxeo Txapelketak zapore gazi-gozoa utzi dio Bilal Ben Yechou laudioarrari. Izan ere, lehen kanporaketan galdu ondoren, gerrikoa lortzeko aukera gabe geratu zen.
Aldi berean, Rodolpho E. Letelier txapeldunak topatu duen aurkari onena izan da, eta horrek motibazioa sortzen dio Ben Yechouri.
Hain zuzen, Letelierrek bere borroka guztiak irabazi ditu nagusitasunez, baina laudioarraren kontrako garaipena ez zen horrelakoa izan. Are gehiago, txartel zenbaketan epaile batek hobeto puntuatu zuen Bilal.
Hala ere, hori ez zen nahikoa izan aurrera egiteko eta Ben Yechouk esperientzia hartzeko aukera gisa hartu du lehiaketa.
Gauzak horrela, Aiaraldea Komunikabideari adierazi dio hurrengo urtean berriro euskal ordezkaria izateko gogoak dituela eta bere asmoa dela indartsuago itzultzea.
Berez, gogoratu beharra dago Espainiako Txapelketa eskuratzea ezinbesteko urratsa dela Europan lehiatzeko.