Laudioko Industrialdean jazotako "indarkeriaz egindako lapurreta" bat ikertzen ari da Ertzaintza, poliziaren prentsa kabineteak Aiaraldea Komunikabideari baieztatu dionez. Informazio horren arabera, hainbat material ostu dute goizeko zazpiak aldera inguru horretako pabilioi batetik. Ertzaintzak ez du inor atxilotu momentuz.
Lekuko batek Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, borroka egon da pabilioiko langileen eta lapurren artean, eta hauek auto batean egin dute alde.