Omniak aldarrikatu du Laudioko udalbatzak onartu duen klima aterpeen aldeko mozioa

Erredakzioa 2026ko uztailaren 14a

Klima-aterpeek bero olatuak igarotzeko espazio publikoak dira.

Aho batez egin zuen aurrera testuak ekaineko udalbatzan eta helburua da klima-aterpeen sare ofizial, egonkor eta iraunkorra ezartzea.

Omniak prentsa oharra zabaldu du balioan jartzeko ekainaren 29an Laudioko udalbatzak aho batez onartu zuela berak proposatutako mozioa klima-aterpe sarea osatzeko, ofiziala eta egonkorra izan dadin.

Alderdi independenteak azaldu du agerian geratzen ari dela etxebizitzak ez daudela prestatuta egun bizi diren tenperatura altuei aurre egiteko. Gauzak horrela, klima-aterpe sare bat sortzeak espazio seguruak bermatuko lizkieke pertsona ahulenei egun horiek igarotzeko; gainera, egun horietan adineko pertsonen isolamendua saihestu nahi dute, aterpe horiek adinekoen eta beste kolektibo ahul batzuen topagune izan daitezkelako, euren ustez.

Halaber, Omnia oso kritikoa izan da udal gobernu taldearekin orain arteko klima-aterpeak herrigunean egon direlako eta ez auzo guztietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide