Emakume bat atxilotu zuten pasa den astean Laudion, urrezko katea lapurtzeagatik gizon nagusi bati

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 20a

Laudioko behin-behineko Ertzain Etxea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

"Elkartasun besarkada" deituriko teknika erabiltzea leporatu diote 23 urteko emakumezkoari.

Pasa den ostegunean 23 urteko emakumezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak lapurreta egotzita. Zehazki, poliziak leporatu dio urrezko katea kentzea 85 urteko gizon bati "elkartasun besarkada" teknika baliatuta.

Ertzaintzaren prentsa kabineteak azaldu duenez, gizona bere atarian sartzen ari zen eta emakumearekin egin zuen topo. Horrek aipatu zion atariko garbitzailea zela eta ea zerbait behar zuen galdetu zion. Jarraian besarkada eman zion eta urrezko katea lapurtu.

Dena den, gizonezkoa konturatu zen eta laguntza eskatu zuen. Bi herritarrek erantzun zuten deia (horietako bat zerbitzuz kanpoko ertzain bat zen) eta emakumezkoa harrapatu zuten patruila bat agertu arte. Guztien artean katea berreskuratu zuten.

Hurrengo egunean epaitegira bidali zuten akusatua eta ebasketa leporatu zioten.

Poliziak ohartarazi du teknika hori (elkartasun besarkada) ohikoagoa bilakatzen dela udan, bitxiak ikusgarriagoak direlako udako janzkeraren ondorioz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide