Laudioko jaietako pregoilariak, txupineroak eta egitarau osoa aurkeztu berri dituzte

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 20a

Laudio Eskubaloi Taldeak irakurriko du pregoia eta Atxilubioiak kuadrillak jaurtiko du txupinazoa. Parkean jarduera ugari egongo dira eta haurrentzako entzierroak berriro egingo dituzte.

Herriko plazan elkartu dira Laudioko jaietako hainbat ordezkari gaur ospakizunen osagai oso garrantzitsuak aurkezteko. Izan ere, azaldu dute Laudio Eskubaloi Taldea izango dela aurtengo pregoilaria. Klubak 50 urte bete ditu eta bere ibilbidea eta defendatu dituen balioak omendu nahi dituzte hautaketarekin.

Txupineroa, bestalde, Atxilubioiak kuadrilla izango da. Emakumez osatutako taldeak 35 urte bete ditu eta efemeridea ospatzeko balkoian egongo dira txupinazoa jaurtitzeko.

Kartel irabazleak

Jaien elementu garrantzitsua ere badira kartelak. Helduen kategorian Jose Luis Pulido izan da irabazlea Jai paisaia lanarekin. Umeen artean Iraia Lazkibar Fandiño hautatu dute garaile Konfetti sorkuntzari esker.

Haurren entzierroak

Epaileek behin baimenduta, Laudioko Udalak iragarri du aurten umeentzako entzierroak itzuliko direla 11:00etan, eta eremu eta jarduera berriak ere egongo dira.

Parkearen Taupadak ekimenak haurrentzako eta nerabeentzako ekintzak ekarriko ditu Lamuza parkera (yoga, bizkarra lantzeko saioak, umeentzako egitaraua...). Nerabeentzako zinema eskaintza ere egongo da eta beldurrezko filmak proiektatuko dituzte (Irati edota Verónica, esaterako).

Egitarau osoa hemen irakur daiteke.

Reincidentes, Nil Moliner, Xiberoots...

Musika eskaintza zabala ere ez da faltako. Aurreratu dute Reincidentes, Nil Moliner, Xiberoots, Div@s of Soul, Mirua, Goxuan Saltsa, Cabrón Dandy, Akerbeltz, Perlatak, Maruxak, Rodeo... eta beste hainbat talde arituko direla herrian.

Kuadrillen ohiko proposamen herrikoiek ere ez dute huts egingo. Udal ordezkariek (bai alkateak zein kultura zinegotziak) azpimarratu dute ezinbestekoa izango dela herritarrak kalera ateratzea jai giroa sortzeko.

Halaber, Ainize Gastakak aldarrikatu du Laudioko jaiak anitzak direla eta ez dela inolako eraso matxistarik onartuko, ezta edozein kolektiboren kontrakorik ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide