Atzo Ertzaintzak 21 urteko emakumezko bat atxilotu zuen eta osasun publikoaren kontrako delitua leporatu diote. Zehazki, 11:30ak aldera harrapatu zuten gaztea Laudioko inguruetan.
Emakumea 43 urteko gizon batekin zihoan auto batean eta, poliziak azaldu duenez, aurretik ikusi zuten ibilgailuan sartzen motxila batekin. Dirudienez, herrigunean izan zen hori eta gidariak baimendutakoa baino abiadura handiagoan utzi zuen herrigunea.
Gauzak horrela, agenteek biei eskatu zieten dokumentazioa eta ibilgailua arakatu zuten. Emakumezkoari 660 gramo speed aurkitu zizkioten motxilan, baita kalamu kukuilu batzuk ere. Hori dela eta, atxilotu zuten eta osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diote epaitegian laga baino lehen.
Gizonezkoari ere speed dosiak topatu zizkioten eta luzatzen den legez kontrako borra bat. Bera osasun publikoaren kontrako delituagatik ikertzen ari dira eta isuna jarri diote legez kontrako arma izateagatik.