Lehen sektorearen defentsa irmoa egin du Arate Elkarteak Aretako Jaietako pregoian. Aretako herri nortasuna aldarrikatu eta festa-giroaz gozatzeko gonbita luzatu diete Kultur Etxearen aurrean elkartutako bizilagunei. Igor Arzuaga aretarra ere goratu nahi izan dute festak iragartzeko hitzartzean.
Aretako Jai Batzordeak urte luzez artzain txakurren erakustaldia antolatzeko hartutako lana eskertu nahi izan dio Arate Elkarteari txupinazoa jaurtitzeko ohorea eskainiz. Aurten, ordea, ezingo dute erakustaldia antolatu elkarteak Laudioko Udalarekin duen arazo administratibo bat medio. Edonola ere, jaiez ahalik eta gehien disfrutatzeko mezua luzatu du Arate Elkarteko Eba Alonsok:
Astelehenera arte luzatuko dira festak, eta Aretako Jai Batzordeak makina bat ekintza antolatu ditu. Kontsultatu egitarau guztia hemen.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte