Anbulantzia faltaren ondorioz atzerapenarekin hasi behar izan dute Areta Trail lasterketaren VIII. edizioa. Edonola ere, euri eta lokatz artean, gozatua hartu dute kirol proban parte hartu duten 215 korrikalariek.
Dortsalen prezioaren zati bat Errabdomioskroma gaixotasunaren kontrako ikerketara bideratu dute antolakuntzako kideek.
Ion Artetxe eta Arene Isusi izan dira helmugara iristen azkarrenak. Hemen kontsultatu daiteke sailkapena.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte