ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Futbol torneoko kideak eta auzoko nagusiak omenduta hasi dituzte Ugarteko Jaiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko uztailaren 31

Ugarteko futbol torneoko kideek jaurti dute auzoko jaiak iragartzeko txupinazoa, Jai Batzordeak omenaldia eskaini nahi izan die lau hamarkadaz auzoko ekitaldi entzutetsua antolatzeko ardura hartu dutenei. Ugarteko pertsona nagusiek ere omenaldi berezia jaso dute festen atarian.

Jaurti dute Ugarteko Jaietako txupinazoa eta hasi dira ofizialki Ugarteko Jaiak. Igandera arte luzatuko dira Laudioko auzuneko festak, eta bertako jai batzordeak egitarau oparoa prestatu dut. Indar berezia jarri dute gaueko musika eskaintzan, "gazteei bideratutako kartelarekin". Tasio Aranzabal Jai Batzordeko kideak eskaini dizkigu azalpenak:

Ugarteko torneoko kideek jaurti dute jaiak iragartzeko txupinazoa. Jai Batzordeak omenaldia eskaini nahi izan die horrela lau hamarkadaz auzoko ekitaldi entzutetsua antolatzeko ardura hartu duten bizilagunak.

Baina futbol torneoko kideena ez da izan arratsaldeko omenaldi bakarra. Auzoko nagusiek ere aitortza berezia jaso dute. Pilar Otaolaurrutxi Velasco eta Juan Blazquez Conde auzokideek jaso dute omenaldia, "Ugarteko komunitatearen alde egindako ekarpen nekaezina eskertzeko".

Hemen kontsultatu daiteke jaietako egitarau guztia.

Argazkiak: AImar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide