Kultur sorkuntza Aiaraldean

"Gozamena lubaki" bilakatu du Berba Labanakaz taldeak bere lehen diskoan

Txabi Alvarado Bañares 2026ko abuztuaren 7a

Berba Labanakaz taldea, Faktorian eskainitako kontzertu batean. / Aiaraldea.eus

Hamabi kantu bildu dituzte albumean, punka bestelako doinuekin uztartuz eta umorez betetako letra politikoekin hornituz. 

Kalean dago dagoeneko Berba Labanakaz taldearen lehen diskoa. Gozamena lubaki izena jarri diote lanari, eta hamabi kantu bildu dituzte bertan, hiru urteetako ibilbidean zehar ondutakoak. 

Sorkuntza propioak dira gehienak, baina badaude baita lau bertsio ere, oso propioak. Su Ta Gar, Spice Girls edo Britney Spearsen kantu ezagunak hartu eta eurenganatu ditu boskoteak, doinu zein letra berriekin. 

“Berba zorrotzak darabilgu, autoritate ororen kontra, kipulak zuritzeko labanak bezain finak”, azaldu dute taldekideek. Zaintza lanak, harremanak, polizia, erridikulua eta beste hainbat gai jorratzen dituzte letretan. Auzi sakonak, baina umorez eta bizitasunez plazaratuak. 

Bost kidek osatzen dute Berba Labanakaz proiektua. Horietako bat da Laudiokoa: Mari (ahotsa eta letrak), eta berarekin batera aritzen dira Ari (kitarra), Jesus (kitarra eta sinteak), Neni (baxua eta panderoa) eta Isa (bateria eta kaxoia). Duela zenbait hilabete sartu ziren Txarraska Gaztetxeko grabaketa estudioan, eta Ander Uribarriren eskutik grabatu dituzte abestiak. 

Bandcamp plataforman entzun daiteke album osoa. Hala ere, disko fisikoa eta fanzinea plazaratzea ere aurreikusi dute, horretarako data zehatzik zehzatu ez duten arren. 

Diskoa plazaratuta, zuzenekoak eskaintzen jarraituko dute. Ostiral honetan, adibidez, Ibarrangeluko Gazte Egunean arituko dira jotzen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide