Astelehenean amaituko da Laudioko Gaurko Gazteen Eguneko bazkarian izena emateko epea

Maider Ramirez Martin 2026ko abuztuaren 7a

Atzoko eta Gaurko Gazteen Egunean bi bazkari egingo dituzte. / Laudioko Udala

5 eta 16 urte bitarteko gazteek, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman beharko dute izena abuztuaren 10ean beranduenez.

Laudioko Udalak oharra zabaldu du gogorarazteko astelehenean, hilaren 10ean, amaituko dela jaietako gazteen bazkarian izena emateko epea. Bazkaria abuztuaren 17an egingo da, Sanrokeetako Atzoko eta Gaurko Gazteen Egunaren barruan, eta 5 eta 16 urte bitarteko herritarrei dago zuzendua.

Parte hartu nahi dutenek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman beharko dute izena. Horretarako, azken eguna astelehena izango da 8:00-14:00 bitarteko ordutegian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide