Gazte bat atxilotu dute Laudion, Getxon indarkeriaz egindako lapurreta batengatik

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 7a

Getxoko Ertzain-etxeko agenteek ikertu dute kasua. / Ertzaintza

Uztailaren hasieran jazo ziren gertakariak. Atxilotuak aurrekariak zituen eta dagoeneko espetxeratu dute, epaileak hala aginduta.  

Hogei urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak ostegunean Laudion, Getxon uztaila hasieran adineko bikote bati indarkeriaz lapurtzea eta lesioak eragitea leporatuta.

Gertakariak uztailaren 7an jazo ziren Getxoko Areeta auzoan, bi gizonezko 71 eta 76 urteko bikote bati hurbildu eta emakumeak zeraman katea lapurtzen saiatu zirenean. Ertzaintzak azaldu duenez, bikotea lapurreta eragozten saiatu zen, eta lapurrek lurrera bota zituzten orduan. Azkenean, katea lapurtzerik izan gabe alde egin zuten bi gazteek. 

Osasun zerbitzuek Urdulizko ospitalera eraman zituzten biktimak, eta emakumeari ebakuntza egin behar izan zioten belaunean.

Egindako ikerketaren ondorioz, atzo gazteetako bat atxilotu zuen poliziak Laudion. Aurrekari polizialak ditu eta bi aldiz atxilotua izan da lehenago, ondarearen aurkako delituengatik. Oraingoan, indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta lesioak eragitea egotzi diote. Ertzaintzaren prentsa bulegoak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, epaitegitik igaro ostean, espetxean dago jada. 

Beste gizonezkoa, 19 urtekoa, kartzelan zegoen dagoeneko, eta beraz, ikertu gisa eginbideak ireki dizkiote, delitu berberengatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide