AMUAK KUADRILLA

“Kuadrilla berri bat egin nahi genuen, Ikastolan betidanik elkarrekin egon garenak mantentzeko”

Txabi Alvarado Bañares 2026ko abuztuaren 11

Belaunaldi aldaketa betean murgilduta daude Laudioko Jaiak eta AMUAK kuadrilla eratu berria da horren erakusle. Jaietarako dituzten asmoen inguruan mintzatu dira ANER REKAKOETXEA eta AROA UNTZAGA.

Nortzuk osatzen duzue Amuak kuadrilla?

Aner Rekakoetxea Larrazabal: Kuadrillako ia kide guztiak gara Laudio Ikastolakoak, batzuk izan ezik.

Aroa Untzaga Ugalde: Gogoa genuen kuadrillen dinamikan sartzeko. Sartu edo ez pentsatzen egon gara tarte batez, eta azkenean lortu dugu. Ea pilak jartzen ditugun, apur bat galduta gaudelako, baina espero dugu martxa hartzea.

Hasieratik zenuten argi kuadrilla berri bat sortu nahi zenutela?

A.U.U.: Kuadrilla berri bat egin nahi genuen, Ikastolan betidanik elkarrekin egon garenak mantentzeko. 2008ko belaunaldiko beste kide batzuk eskaini ziguten kuadrilla eurekin egiteko, baina guk nahiago genuen gure bolara egotea. Pentsatu genuen baita kuadrilla zahar batera sartzea, dena dutelako prestatuta, baina azkenean gure kabuz egin eta errekara botatzea erabaki genuen.

A.R.L.: Gure arteko harremana ere ez genuen galdu nahi.

Nondik dator kuadrillaren izena?

A.R.L.: Pila bat izen planteatu genituen, zentzukoak, baina ez zitzaizkigun gustatzen. Hasi ginen esaten “ak, ak, ak…”, ba Amuak, eta listo.

Zer asmo dituzue aurtengo jaiei begira?

A.U.U.: Matrakak kuadrillarekin batuko gara, bertako kide asko gure lagunak direlako eta ekintza bat dutelako jada prest. Modu horretan, ez gara zerotik abiatuko.

Uste duzue aurten aldatu egingo dela jaiak bizitzeko zuen modua?

A.U.U.: Bai, jolas asko kuadrilletara bideratuta daudelako. Lehen goizetan ez genuen horrenbeste egiteko baina orain uste dut askoz gehiago parte hartuko dugula.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide