Pertsona bat identifikatu du Ertzaintzak gaur eguerdian Laudioko Maestro Elorza kalean, auto batetik zorro bat lapurtzea egotzita. Poltsaren jabeak aparkatuta utzi du autoa garbitegira joateko. Aukera hori baliatu du atxilotuak lapurreta saiakera egiteko, eta orduan identifikatu eta epaiketa arin baterako inputatu dute, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez.