Lehertu da jaia Laudion. Jendez gainezka zegoen Herriko Plaza izan da festaren lehenengo minutuen epizentro. Atxilubioiak kuadrillak jaurti du txupinazoa, borroka feministari gorazarre eginez.
Aurretik, jai kuadrillek gosari herrikoian hartu dituzte datozen egunetarako indarrak, eta kalejirak kolorez eta burrunbaz bete ditu erdiguneko kaleak, etortzeke zegoenaren aurrekari.
Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emisioa egin du udaletxeko balkoitik:
Abuztuaren 30era arte luzatuko dira Laudioko Jaiak, hemen kontsultatu daiteke egitaraua osorik.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte