Ekintza andanaz gozatzeko aukera egon da igande arratsaldean Laudion, jaien bigarren egunean. Kuadrillak parkean aritu ziren, zelai errean jokatzen lehenbizi, eta Laudio Konkisen gero. Ondoren, San Rokeko aldapara bertaratu ziren, ohiko kalejira eta barbakoa ibiltariari hasiera emateko. Urteroko eskema jarraitu zuen ekimenak, baina berritasun batekin: aurten emakume bat arduratu da San Roke hezur-haragitzeaz, lehenbiziko aldiz.
Bestelako ekintzez gozatzeko aukera ere egon zen aldi berean. Herriko plazan, adibidez, Aurresku eta fandango eta arin-arin txapelketa egin zen, Itxarkundia Dantza Taldearen eskutik.
Amaitu da dagoeneko Laudioko jaien lehen txanpa. Datorren astean abiatuko da bigarrena. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Amaia Pagazaurtundua eta Txabi Alvarado