Kuadrillak arduratu ziren astelehenean San Rokezar eguneko arratsaldeari gatza eta piperra jartzeaz. Auzo Prix lehiaketa egin zuten lehenbizi, herriguneko hainbat txokotatik mugituta. Lamuza parkearen sarreran amaitu zuten jolasa, jai tematikoari paso emateko. Ondoren, bingo musikatua egin zuten Txosnagunean.
Datorren asteko asteazkenean berrabiaraziko dituzte Laudioko Jaiak. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Maider Ramirez Martin eta Txabi Alvarado Bañares