Jendez bete da Laudio gaur arratsaldean. Ohikoan bezala, elkarrekin odolosteak afaltzeko bildu dira laudioarrak. Hainbat elkarte eta kuadrillek prestatu dituzte arroz eta odolezko mokadu horiek, baina herriko taberna, txoko edota zelaietan ere bildu dira bizilagunak elkarrekin jateko, barbakoa inprobisatu edo ez hain inprobisatuetan.
Igande honetan amaituko dira Laudioko jaiak, Kofradiaren ospakizunetara bideratutako egitarauarekin eta Erroketxu txakurraren erreketarekin. Hemen ikusi daiteke programa osoa.