Carlos Resa loteria saltzaileak larunbat gau latza bizi izan zuen, nahiz eta azkenean zorioneko amaiera izan gertatutako pasadizoak. Hain zuzen, konturatu gabe 40.000 euroko balio duten gabonetako 500 dezimo eta asteko 5.000 parte hartze bota zituen zabor bilketa pneumatikoko sisteman.
Hogei minutu behar izan zituen hanka sartzeari erreparatzeko eta bilketa hodiari begiratuta, barruan ikusi zituen. Gauzak horrela, larrialdi zerbitzuekin harremanetan jarri zen eta Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak mobilizatu ziren.
Sistema pneumatikoak loteria ez xurgatu eta txikitzeko, Resak hiru orduz —21:00etatik 00:00ak arte— eutsi behar izan zion bilketa puntuko palankari eta bitartean ikusi zuen lana ez zela erraza.
Suhiltzaileek lortu zuten azpiegituraren goiko partea desmuntatzea, baina hiru metroko hodia ezin zuten atera, pisutsuegia baitzen. Azkenean, Ojembarrena enpresako garabi bat ekarri zuten eta horri esker atera zuten loteria.
Egindako lana eskertzeko, Resak berak dezimoak oparitu zizkien suhiltzaileei, izugarri eskertuta baitago loteria saltzailea.