Irailaren 18tik 20ra luzatuko dira Latiorroko jaiak eta adin eta gustu guztietarako ekintza sorta zabala prestatu du auzoko jai batzordeak. Berrikuntzarik nabarmenena, ez dator ordea egitarauan, kokalekuan baizik, Kamaraka kalea izango baita festen epizentroa.
Pagolar kalean muntatu dute urte luzez jaien gune nagusia, baina jai batzordeak sare sozialetan adierazi duenez, "bideragarritasunagatik, espazioagatik eta eszenatokiaren ezaugarriengatik" erabaki dute aurten aldatzea.
Aldaketa iragartzearekin batera, gogorarazi dute borondatezkoa dela batzordeko kideen lana, eta haien "denbora eta ahalegina" jartzen dutela herritarrek jaiak disfrutatu ditzaten. Horregatik "erabakia ulertzea, eta batez ere, elkarrekin gozatzea eta ondo pasatzea" espero dute.
EGITARAU OSOA
Irailak 18, ostirala
18:00 // Danborrada auzoan zehar, Latiorro LHI eta Jesuri Guraso Elkartearen eskutik
19:00 // Txupinazoa eta Buruhandiak - Galtzagorri eta Sorginlarrenen eskutik, Kamaraka kalean
19:00 // Kalejira Lankaietako Lagunekin
20:00 // Familientzako ikuskizuna, Untzueta Plazan
20:00 // Untzueta Dantza Taldearen emanaldia, Kamaraka kalean
21:00 // Kontzertuak: Corazon Oxidado (Fito & Fitipaldis tributoa), Argitu erromeria eta DJ Katiuska
Irailak 19, larunbata
08:00 // XVI. Mendi Martxa - Orkatzak Kluba
11:00 // Puzgarriak eta haurrentzako tailerrak, Kirikiñoren eskutik, Kamaraka kalean
12:00 // Igel-toka txapelketa, Arantzar kalean
12:00 // San Roke Musika elkartearen kalejira
14:30// Herri bazkaria, Kamaraka kalean
16:00 // Bingoa, Kamaraka kalean
16:30 // Mus Txapelketa, Arantzar kalean
17:00 // Haurrentzako herri kirolak Arrizkuzubi taldearekin, Gorbeia kalean
18:30 // Battuere batukada, Gorbeia kalean
21:00 // Kontzertuak: Deriba, Zutik erromeria eta DJ Masa
Irailak 20, igandea
08:00 // XXXV. Marmitako Txapelketa, Kamaraka kalean
12:00 // Poteoa Arloteen eskutik
13:00 // Kazolak aurkeztea
13:00 // Itxarkundia Dantza Taldearen emanaldia, Untzueta Plazan
14:00 // Zozketa eta sari banaketa
15:00 // Marmitako bazkaria, Kamaraka kalean
16:30 // Bingoa, Kamaraka kalean
18:00 // DJ Kelmen
19:00 // Txokolate-jana, Kamaraka kalean
21:00 // Jaien amaiera