Zenbait herritarrek salatu dute azken asteetan Nerbioi ibaia eta Altube ibaia lotzen diren eremuan kutsadura handia eta sarraski ekologikoa gertatu dela hainbat arrainen heriotzarekin.
Aiaraldea Komunikabidea harremanetan jarri da URA Agentziarekin eta honek onartu du arazoaren iturburu nagusia dela Basaurbeko araztegia abian jartzen ari direla eta proba fasetan daudela oraindik.
Ondorioz, azpiegiturak isurtzen duen urak ez ditu betetzen ezarritako parametroak eta aurreratu dute asteak beharko direla horretarako.
Euri faltak ez du laguntzen
Edonola ere, agentziak erantsi du ur eskasiak, tenperatura altuek eta emaria murriztu izanak ere oso aintzat hartzeko elementuak direla gertatutako ezbeharrean.
Gauzak horrela, URAk gogoratu du araztegiak eskualdeak dituen arazo larriak ezinbesteko tresna dela, bereziki, ur beltzen kudeaketan.