Guillermo Saez Viana izango da PPko alkategaia Laudion

Aitor Aspuru Saez

Guillermo Saez Viana alkategaia. / Arabako PP

Egun Gasteiz ordezkatzen du Arabako Batzar Nagusietan. Enpresaria da eta 49 urte ditu.

PPk Gasteiztik ekarri du Laudiora bere hurrengo alkategaia: Guillermo Saez Viana. 49 urtekoa, enpresen administrazio eta zuzendaritza ikasketak egin zituen eta autonomoa da duela 16 urte.

Jarduera pribatu horretan ardura ugari izan ditu Ajebask euskal enpresari gazteen elkartean, CEAJEn, Espainiako enpresari gazteen konfederazioan eta SEAn, Arabako patronalean.

2024an Ana Moralesen ordez hartu zuen tokia Arabako Batzar Nagusietan eta ekonomiaren, aurrekontuen, enpleguaren eta garapenaren esparruetan aritu da, bereziki. Besteak beste, Aiaraldeko Industrializaziorako Mahaian parte hartu du.

Bere ustez, Laudiok aldaketa behar du eta ilusioa eta galdutako aukerak berreskuratzeko proiektua. 

Momentuz, alderdiek publiko egin duten Laudiorako alkategai bakarra da PPrena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide